23. Korrika

23. Korrikak eskualdean egin duen bidea, bideoan ikusgai

Erredakzioa 2024ko mar. 20a, 13:04
23. Korrikak Zarautzen utzi duen irudietako bat. (Korrika)

Irudi ikusgarriak eta harrigarriak utzi ditu euskararen eta AEKren aldeko egitasmo erraldoiak, eta herriz herri bildu ditu horiek Urola Kostako Hitzak bideoan.

Ordu txikitan, baina Urola Kosta eskualdetik igaro azkenean 23. Korrika. Askotariko mugimendu, erakunde, enpresa, talde eta norbanako batu dira Korrikara, eta lekukoa eskuz esku ibili dute Orion 23:57 inguruan sartu eta Azkoitian 06:32 aldera atera den arte. Ezorduetan, baina harro, irriz eta abiada bizian egin dute euskararen alde lasterka milaka lagunek eskualdeko herri guztietan, kaleak eta errepideak betez. 

Hona hemen, herriz herri, 23. Korrikak utzi dituen irudiak bideoan: