Zestoako amabirjinak 2023

Jai giroa nagusi, Zestoako Gazte Egunean

Gorka Eizagirre - Jabi Gonzalez Toston - Ane Olaizola 2023ko ira. 3a, 09:56

Gazte Eguna ospatu zuten zuten atzo Zestoan, eta jai giroan murgildu ziren. Egunean zehar hartutako irudiekin bideoa osatu du Erlo telebistak. 

Amabirjinen atarian, Gazte Eguna izan zuten atzo Zestoan. Euriak atsedenik eman ez zuen ere, gazteek herriko kaleak hartu zituzten eguerditik gauera bitartean. Besteak beste, Gaztetxe berriaren aldeko zein Antton Olaizolari elkartasuna adierazteko aldarriak eta batukadak hartu dituzte herriko kaleak eguerdian, eta arratsaldean, bertso saioa zein txaranga hotsak izan ziren protagonista hainbat txokotan. Gauean, berriz, EH Sukarra eta Lin Ton Taun taldeek kontzertua eskaini zuten. Egunean zehar hartutako irudiekin honako bideo hau sortu du Erlo telebistak.