Ikusi partiden zerrenda, hemen.
Pirritx, Porrots eta Marimotos pailazoen Urteak bete, abenturak bizi! emanaldia Aritzbatalde kiroldegian (sarrerak 7 euroan).
18:30ean, Makulu ken taldea. 19:40ean, Pedoh taldea. 20:10ean, The Cure Sans taldea.
Bertsolari gazteen saioa antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak Gabon bueltarako. Abenduaren 30ean izango da, ostiralez, 20:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Peru Abarregi, Joar Garate, Gorka Pagonabarraga, Izaro Bilbao, Haritz Mujika eta Ekhiñe Zapiain arituko dira bertsotan, eta Maite Aizpurua izango da gai jartzailea. Sarrerak turismo bulegoan daude salgai, 3 euroan.