Etxape zentro sozialista aurkezteko egitaraua prestatu du Urola Kostako Kontseilu Sozialistak. Apirilaren 6an izango da aurkezpen ekitaldia, eguerdiko 12:00etan. 14:00etan bazkaria izango dute eta gero kontzertu akustikoa.
Norgehiagokak 10:00etan hasiko dira eta Euskalduna Tabernako gizonezkoen ardura izango da joko eremuak markatzea. Epaile arduradunak, berriz, Kirkilla Eneako neskak, eta Kosta Hortz Klinikako eta Il Capoko mutilak izango dira.
Iñaki Oreja zumaiarraren erakusketa. Espresionismo abstraktua erakutsiko du 'Kolorearekin jolasean' erakusketan. Ordutegia: Ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Ordutegia: Apirilak 6: 10:30 - 20:30Apirilak 7: 10:30 - 20:30Apirilak 8: 12:30 - 20:30Apirilak 9: 10:30 - 20:30