Ipuin kontaketa musikatua, Nerea Ariznabarreta ipuin kontalariarekin eta Mariano Hurtado musikariarekin.
17:30ean, gazteei zuzendutako DJ ikastaroa egingo dute Elkargunean. 20:00etan, Argia musika jartzailearen hitzaldia, Kultur Etxean. Informazio guztia, hemen.
Txartelak Aizarnazabalgo tabernetan daude salgai. Txartela erosteko azkenengo eguna apirilaren 23a.
San Prudentzioko Dunba kopla saioa: Danel Olano, Markel Eizagirre, Uxue Alberdi, Maider Arregi, Eñaut Martikorena, Eli Pagola, Aitor Sarriegi eta Julio Soto. Xabi Aizpurua izango da gai jartzailea, eta musikariak, berriz, Goenaga bera, Aner Peritz eta Joseba Gallego.
Norgehiagokak 10:00etan hasiko dira eta Euskalduna Tabernako gizonezkoen ardura izango da joko eremuak markatzea. Epaile arduradunak, berriz, Kirkilla Eneako neskak, eta Kosta Hortz Klinikako eta Il Capoko mutilak izango dira.
Asteartea, osteguna, ostirala: 18:00-20:00 Larunbata: 12:00-14:00 / 18:00-20:00 Igandea: 12:00-14:00