Udalak herriko kultur eragileei eta norbanakoei eskatu die bileran parte har dezaten. Izena aurrez eman behar da. Hemen informazio guztia.
Ikuspegi feministatik landuko den Barrez lehertzen umore tailerra egingo da apirilaren 27an, larunbata, Zumaiako Emakumeon Etxean. Goizez 10:00etatik 14:00etara egingo da, eta arratsaldez 15:30etik 18:30era. Jarduera euskaraz izango da. Interesdunek izena eman beharko dute Emakumeon Etxean bertan (633 43 27 62 / info@zumaiakoemakumeonetxea.eus)
11:15. Ongietorria. Aurreskua eta ekintzen aurkezpena.11:30. Zumba guztiontzat, Zumba Gazteak Azpeitia Regla Hernandezen eskutik.12:00. Herrialdeen postuak eta ikuskizuna, herriko plazan.12:00. Haurrentzako jolasak, Azoka Plazan. Berria egunkariak eta Dislegi elkarteak antolatuta.14:00. Herri bazkaria, Azoka Plazan.16:30. Ekain Txou, herriko plazan. Berria egunkariak antolatuta.19:00. Krostadarra (kros anitza, 1,2 kilometroko ibilbidea). Atzegi eta Marea Urdina elkarteekin elkarlanean antolatuta.19:30. Skapaie elektrotxaranga.22:30. Belako eta Nize taldeen kontzertuak, Sanagustin kulturgunean. ***Herri bazkarirako txartelak non? Herri bazkarirako txartelak apirilaren 17a baino lehen erosi behar dira Elikagunean edota Kilometroaken webgunean (Kilometroak.eus). 0-5 urte artekoentzat doan izango da, 6-15 urte artekoentzat 5 euro eta 16 urtetik gorakoentzat 10 euro.
Iraupena: ordu eta erdi. Ibilbide laburra egingo da herrigunean. Bisita euskaraz da. Aurrez izena eman behar da. Izena emateko: 688 75 94 29 zenbakira Whatsapp mezua bidalita, telefonoz 943-15 18 78 zenbakira deituta edota posta elektronikoz i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera idatzita. Informazioa hemen.
Sarrerak honako lotura honetan salgai.
Orioko Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleen kontzertua, herriko plazan, 18:00etatik aurrera.
Txaranga-zirkuitua, Gazte txarangarekin. Ibilbidea: Abeslari, Herriko Plaza, Aritzaga, Ibai Ondo.
Sarrerak eskuratzeko hemen.
Talai Mendi elkartearen 75. urteurreneko ospakizunen barruan, egun pasa egingo dute. Autobusa doakoa izango da. Informazio guztia, hemen.
- Salda eta pintxoak, Sañoako saletxean.- 11:00etan, mosaikoa.- Hitzaldia, trikitilariak, umeentzako jolasak...
Dantza tailerra antolatu du Astindu dantza elkarteak apirilaren 28rako. 11:00etatik 13:00etara egingo da Saregileen plazan, eta Munduko dantzak izango da gaia. Irakaslea Aitor Aizpurua izango da. Tailer hauek doakoak, irekiak eta adin eta maila guztietarako aproposak direla azpimarratu du Astinduk.
Iraupena: ordu eta erdi. Ibilbide laburra egingo da herrigunean. Bisita gaztelaniaz da. Aurrez izena eman behar da. Izena emateko: 688 75 94 29 zenbakira Whatsapp mezua bidalita, telefonoz 943-15 18 78 zenbakira deituta edota posta elektronikoz i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera idatzita. Informazioa hemen.
Pontx pailazoaren emanaldia, 12:00etan, Herriko Plazan.
Zuzendaria: Salvador Simó Busom, Jianping Li. Generoa: animazioa. Urtea: 2024. Herrialdea: Espainia. Garai ilunak dira Txina inperialean. Dragoiak, antzina gizakien lagun eta aliatu jakintsuak zirenak, urteetan zehar jazarriak izan dira eta ziegetan giltzapetuak. Mendietako gotorleku urrun batean, neskato batek azken dragoiari ihes egiten laguntzen dio, eta harekin bat egiten du altxorrik preziatuena berreskuratzeko misio zoragarri batean: Herensugearen azken arrautza, hilezkortasuna lortzeko bere ahalmen magikoa ustiatu nahi duen azti gaizto batek lapurtua. Carole Wilkins australiarraren izen bereko literatura-sagako sei eleberrietako lehenengoaren egokitzapena. Apirilaren 28an, 17:00etan, Aita Marin. Euskaraz.
Nafarroako Haizkan taldearen kontzertua. Doan da sarrera.
Nola aukeratu liburuak irakurzaletasuna sustatuz saioa, Dorleta Kortazar adituarekin. HHko eta LHko gurasoentzat, hezitzaileentzat eta gaian interesa dutenentzat. 17:30etik, 19:30era, liburutegian. *Saioetan parte hartzeko, aurrez izena eman behar da liburutegian, telefonoz, posta elektronikoz edo bertaratuta, apirilaren 10a baino lehen.
11:00etan, Gurutzetxoko XL. Krosa. 15:00etan, puzgarriak eta apar festa. 18:00etan, buruhandiak. 20:00etan, festaren amaiera.
Trans legea eta horrek errealitatean utzi dituen ondorioak izango dituzte hizpide maiatzaren 2an, osteguna, 18:30ean Zumaiako Emakumeon Etxean izango den hitzaldian. Naizen elkarteko kideak izango dira hizlariak.
- 19:00. Jaien hasiera. Kalejira: Idiakaitz Txistulari taldea, Azpeitiko Banda eta Zestoako Musika Banda.- 22:30. Helduen danborrada. Elkarte eta taldeak: Ipintza eta Lauiturri (Zumai txaranga); Aldrebesak eta Atabalak (Azpeitiko banda); Trapuzarrak eta Zitxontarrak (Ustekabe txaranga); Gure Txokoa eta Gaztetxea (Zestoako banda). - Ondoren, Ustekabe txaranga.
- 10:30. Idiakaitz txistulari taldearen diana. - 12:30. Meza nagusia, parrokian. - 18:00. Umeen danborrada.
16:45etik 18:45era, DJ Ikastaroa, Portaleburun. 19:00etatik 20:00etara, elkarrizketa Joseba Beristain eta Mikel Iraeta musikariei, Portaleburun. Ihintza Elustondo kazetariak dinamizatuko du solasaldia. 20:45ean, omenaldia txalapartak lagunduta, Balda plazan. 21:00etatik gauerdira bitartean, DJ emanaldiak, Balda plazan: 21:00etatik 22:00etara, Aibofobia (Live). 22:00etatik gauerdira arte, Ope Loeb.
Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak 11 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketaren finala.
Kaleko pintura lehiaketara begira, bertara aurkeztu nahi dutenei zuzendutako oinarrizko aholku tailerra egingo maiatzaren 3an Foronda kultur etxean. 17:00etan haur eta gaztetxoentzako tailerra egingo da, eta 18:00etan helduentzakoa. Informazio gehiagorako alondegia@zumaia.eus helbidera idatzi daiteke.
Padel txapelketa antolatzeko informazio bilera egingo da maiatzaren 3an, ostirala, Lubaki kiroldegian. Bilera 19:00etan izango da.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren sailkapen-fasea, 19:00etan, Kultur Etxean. Bertsolariak: Martin Berrizbeitia, Beñat Iguaran, Aratz Igartzabal, Ane Beloki, Arnaitz Lasarte, Axier Bergaretxe.
- 08:00. 40 MLK probaren hasiera.-08:30. 15 MLK probaren hasiera.
Txaranga-zirkuitua, Orioko txarangarekin. Ibilbidea: Abeslari, Herriko Plaza, Aritzaga, Ibai Ondo.
Orioko Artisau eta Sortzaileen Azoka, 10:30etik 14:30era, Herriko Plazan eta inguruko kaleetan. 12:00etan, erraldoien kalejira, Pello eta Nikolasa (Orio) eta Basajaun eta Marirekin (Lazkao). Ibilbidea: Kultur Etxea, Eusko Gudari, Arrantzale, Abeslari, Herriko Plaza, Aritzaga.
12:00. Meza. Ondoren, hainbat jolas eta kultur ekintza. 12:30. Zapo Jokoa. 17:00. Iago Mago magoa. 18:30. Herri kirolak.
Sarrerak salgai, hemen.
Sarrerak 17 euro balio ditu. Sarrera hemen eskuratu daiteke.
Sarrerak: 8€ Kutxabank sarrerak edo Modeloko leihatilan.