Judo erakustaldia ikasleekin, Tatami gelan.
17:00. Umeen krosa. 17:30. Meza. 19:00. Dantzaldia Joxe Mendizabalekin.
17:00. Ongietorria ontziei. 18:00. Tradizioaren eta berrikuntzaren arteko esperientzia konstruktiboak izenburupean, Xabier Alberdi Euskal Itsas Museoko zuzendariaren hitzaldia, Mutiozabalen. Harekin parte hartuko dute hitzaldian Galiziako Oscar Fuertesek eta Lago Fernandezek, eta aurtengo ohorezko gonbidatu txiletarrek: Daniel Bravok eta Hugo Almonacidek.
18:00, kultur etxean, solasaldia Oier Aranzabalek gidatua. Parte-hartzaileak: Wafae Zannouti Zannouti, Mamadou Doumbia, Moritz Wollenberg eta Ana Maximowna Oussankina.
Javier Beristain argazkilariak gidatutako argazki emanaldia, Azkoitia 700 ekimenaren barruan.
Hizlariak: Joxin Azkue Gabilondo historialaria eta Alex Roteta errotetan aditua. Antolatzailea: Urola Bizirik
12:00. Ontziak agurtzeko ekitaldia. Oriotik Pasaiara abiatuko dira guztiak Aita Mari erreskate-ontziaren atzetik. Pasaiako badiara sartu aurretik, neurri eta jatorri ezberdinetako ontziekin elkartuko dira, eta guztiak elkarrekin sartuko dira 18:00etan, jaialdiari hasiera emanez.
Hizlaria: Tania Cañas (Enarak koop.) Hizkuntza: gaztelera
Iván Repila idazlearen "El aliado" liburuaren solasaldia.
Sarrera: doan edukiera bete arte.
Zuzendaria: Andrew Haigh. Aktoreak: Andrew Scott, Paul Mescal. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Erresuma Batua. Gau batean, gaur egungo Londresko dorre ia hutsean, Adamek ustekabeko topaketa bat izango du auzoko misteriotsu batekin, Harryrekin, zeinak hankaz gora jartzen baitu bere eguneroko bizitzaren erritmoa. Haien artean harreman bat sortu ahala, Adam iraganeko oroitzapenek kezkatzen dute, eta jaioterrira eta haurtzaroko etxera itzultzen da. Maiatzaren 9an, 19:00etan, Aita Marin.
Herrio natur taldeak antolatu du, maiatzaren 11 Ibaien Nazioarteko Eguna dela eta. Informazio guztia, hemen.
- 21:00etan txupinazoa eta ikurrina igoera.- 22:00etan mus txapelketa azkarra (izen ematea 21:30-22:00).
23 kilometroko ibilaldia da. Ibilaldian parte hartzeko maiatzaren 8a baino lehen izena eman behar da Zestoako Kiroldegian, 10 euro ordainduta. Zestoako Udalak eta Agiro mendizale taldeak antolatu dute.
Orioko Musika Eskolaren jaialdia. Ordutegia eta egitaraua zehazteko.
10:30. Txupinazoa eta Atxurraren igoera. 11:00. Pilota partidak. 12:30. Hamaiketakoa. 13:30. Meza nagusia. 16:00. Ume jolasak. 17:30. Iago magoa. 18:00. Merienda. 21:00. Auzo afaria, trikitilariekin. Goizaldera, atxurraren jaitsiera.
- 12:00. Txupinazoa eta jolasak.- 14:30. Pailazo gazteen bazkaria.- 17.00. Zooplost.- 19:00. Elektrotxufla.- 21:00. Patx DJa- 23:00. GZR.- 00:00. Davila DJa eta Txitxa eta Tximas.
Xeyeko gazteak (400 metro), 17:00etan; gainontzekoak (kilometroa), 18:00etan. Izen-ematea 16:00etatik aurrera, Plazaberrin.
Gipuzkoako III. Hanburgesa Artisau Lehiaketa. - 18:00ean, Azpeitiko Azoka Plazan. - 20:00-00:00. 80ko hamarkadako musika festa, zuzeneko DJarekin.
Informazio gehiago hemen.
- 19:00etan, Hamarru. - 20:30ean, Game of. Informazio gehiago hemen.
Lau kontzertu eskainiko dituzte: Zentzu Okerra (Oñati), Inoiz ez (Azkoitia eta Zestoa), Indabe (Donostia) eta Aiakate DJa (Orio eta Hendaia). Informazio guztia, hemen.
Maiatzaren 12an, igandean, egingo da Zumaiako kaleko pintura lehiaketa. Goizez arituko dira parte hartzaileak margotzen, eta arratsaldez egingo da sari banaketa ekitaldia, Oxforden.
Jon Orbegozok zuzenduta, bisita gidatuak egingo dituzte Aingeru Guardako Egurbide errotara. Hiru txanda egongo dira, eta taldeak gehienez hamabost lagunekoak izango dira. Lehen txanda, 10:00etatik 11:00etara. Bigarren txanda, 11:00etatik 12:00etara. Hirugarren txanda, 12:00etatik 13:00etara. Izena emateko, 943-85 71 70 telefono zenbakira deitu behar da.
- 11:00etan elizkizuna.- 12:00etan patata tortilla lehiaketa. Baldintzak: Parte hartzailea elkartekoa edo getariarra izatea, etxetik ekarritako tortillak 12:00etatik 12:30era aurkeztea, eta tortillak derrigorrez sei arrautza eta patatak izatea. - Ondoren, sagardo dastaketa txerriki errearekin, Gure Txeru dantza taldearen laguntzaz.
Antxoa Egunaren egitarauaren barruan.
Informazio gehiago, hemen.
Zainduak diren pertsonekin saioa. Informazio guztia, hemen.
Uxue Alberdik gidatzen duen Zumaiako irakurle taldeak W.G. Sebalden Austerlitz liburuaren inguruan jardungo du maiatzaren 14an, asteartea, 18:00etatik aurrera, Alondegiko Moila gelan. Idoia Santamaria itzultzailea izango da bertan.
- 10:00etan Gazte Alaiak txistularien diana eta jarraipena.- 11:00etan meza eta prozesioa.- Ondoren, elkarte inguruan txakolin dastaketa txerriki errearekin.- 14:30ean, auzoko adinduen bazkaria Azkue hotelean. Izena emateko: 609 963 641 (Ioseba) eta 662 073 218 (Idoia).- 22:00etan erromeria Izer eta Alabierrekin elkartean.
Miriam Mendozaren eskutik. Doan izango da ipuin kontaketa, euskaraz, eta 3-6 urte bitarteko umeentzat.
Gurasoei eta nerabeei zuzendutako hitzaldia, Telmo Lazkanoren eskutik.
Udalak herritarrak animatu ditu ekainaren 30eko Arrantzale Eguneko dantza saioan parte hartzera, eta azpimarratu du adin guztietako dantzari eta figuranteak behar dituztela.
Urola Kostako Kontseilu Sozialistak deituta, Palestinaren aldeko mobilizazioa egingo da Zumaian maiatzaren 15ean. Elkarretaratzea 19:00etan egingo da Saregileen plazan.