6 eta 12 urte bitarteko umeentzat zuzendutako tailerra. Doakoa izango da, baina aurrez izena eman behar da 943-81 24 24 telefono zenbakira deituta edo 'info.azpeitia@ekoetxea.eus' helbidera mezua idatzita.
Martik ez daki non bizi diren beldurrak, hortaz lasai bizi da kresal usaina duen herri polit batean. Aita marinela du, eta, portuan, bere zain dagoen egun gris batean, ekaitz batek uretara jaurtitzen du. Nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar, horretarako arrainen eta beldurren hizkuntza ikasi behar badu ere. Mar-Mar Teatroa. Zuzendaritza Getari Etxegarai / Jatorrizko ideia eta poemak Leire Bilbao / Antzezleak Irene Hernando, Aritza Rodríguez eta Maitane Serrano
Zuzendaria: Haipeng Sun. Generoa: animazioa. Urtea: 2021. Herrialdea: Txina. Lehoiaren dantza tradizio garrantzitsua da Txinako Urte Berriko ospakizunetan eta Txinako kulturaren beste ekitaldi garrantzitsu askotan. Otsailaren 26an, 17:00etan.
Xabi Solanok eta Kimua dantza taldeak kontzertu emango dute otsailaren 26an, igandean, 19:00etatik aurrera, Zumaiena ikastetxeko aretoan. Saharako herriaren aldeko emanaldia izango da. Sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan eta Inpernupe eta Nikol tabernetan, 10 euroan.
Informazio gehiago, hemen.