Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren bueltan herrian izan diren ekitaldietako albisteak eta Urola Kostako Hitzak egun horren harira landu dituen edukiak biltzen dituen atal berezia da honako hau.
Hamaika aldarri Urola Kostan, indarkeria matxistaren aurka

Maialen Etxaniz 2023 aza 25 Urola kosta

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da gaur, azaroak 25, eta beste urte batez kalera atera dituzte aldarriak Urola Kostako herrietan.  Mugimendu feministako eragileek eta Itaiak deituta, elkarretaratzeak eta manifestazioak izan dira eskualdean goizean zein arratsaldean.