Eskualdeko herrietatik ere iritsi da gaitzespena eta elkartasuna Oriora

Andoni Elduaien 2023ko mai. 18a, 13:17
Zarautzen arratsaldean egin duten elkarretaratzeko irudi bat. (Aritz Mutiozabal)

Asteartean Orion jazo zen hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte eskualdeko zenbait herritan. Udalek nahiz mugimendu feministako eragileek deitutako deialdiekin bat egin dute herriz herri. 

Gaur goizean eta arratsaldean iritsi da Oriora elkartasun olatua eskualdeko herri guztietatik. Gizon batek emakume bat hil zuen astearte arratsaldean, Orion, eta horri harira, mugimendu feministako eragileek, udalek nahiz bestelako erakundeek deituta, hilketa salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Urola Kosta eskualdeko zenbait herritan.

Elkarretaratze jendetsuena Orion bertan egin zuten atzo, asteazkena, arratsaldean. Orioko mugimendu feministak deituta, hilketa matxista gaitzetsi eta eraildako emakumearen familiari babesa adierazi zioten ehunka lagunek. Dena den, atzo arratsaldean eta gaur egun osoan zehar gogor zein irmoki gaitzetsi dute gertakaria eskualdeko gainerako herri gehienetan. 

Hona hemen herriz herri egin dituzten elkarretaratzeak: